AGENDA 2030

EA2030 ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du

Hezkuntza-komunitateak Eskolako Agenda 2030 programa lantzen du eskolaren iraunkortasuna eta kalitatea garatzeko eta sustatzeko, eta udalerriko garapen iraunkorrean laguntzeko

Google sites Eskurtze

Agenda 2030-Berriak

Urdaibai Bird Center

  • 2024/05/14 |

 

DBH 4. mailako ikasleak maiatzaren 10an eta 14an Urdaibai Bird Center bisitatzera joan ziren, bertan paraje honek duen garrantzia gure biodibertsitatean eta bereziki hegaztien migrazioan aztertzeko aukera izan zuten

 

Auzoak garbi mantentzea

  • 2024/05/02 |

 

“Gure auzoak garbi mantentzea denon ardura da” kanpainaren barruan DBH 4. mailako ikasleek sentsibilizazio ekintza bat burutu dute auzoan, kartelak jarriz eta horien bidez eskertuz txakurren gorotzak jasotzen dituzten auzotarrei. Ekintza honek balorazio oso ona jaso du dendarien, garbitzaileen eta biztanleen artean. Maiatzaren 16an burutuko den eskolarteko foroan gure ikasleek ekintza honen berri emango die beste partaideei.

 

Udaletxeko Agenda 2030ko XVIII. Foroa

  • 2023/06/11 |

Ekainaren 8an Udaletxean Agenda 2030ko foroa ospatu zen, bertan DBH 4.mailako ikasleek aukera izan zuten bere lana aurkezteko beste zentro batzuetako ikasle eta irakasleei eta baita ere alkateari eta udaletxeko zinegotziei.
Aldi berean DBHko 4. mailako ikasleek eginiko bideo hau proiektatu zen.

 

Irteera Peñas Negras-era

  • 2022/11/10 |

 

El 10 de Noviembre de 2022 l@s alumn@s de DBH 3 A fueron a Peñas Negras siendo esta una salida organizada dentro del programa Agenda 2030. Tuvimos la oportunidad de analizar el impacto humano en el paisaje con la colaboración de los monitores de Meatzaldeko Ekoetxea.

 

 

Plastikoen bilketa

  • 2020/04/22 |

Eskurtze BHIko Agenda2030ko partaideek hiru ibilbide desberdinak egin ditugu Eskurtze auzunean zehar aztertzeko zenbat plastiko topatzen genituen, argazkiak ere atera ditugu.

Honako hauek izan dira bildutako plastiko kopuruak:

  • Ibilbidea: Batalla de Padura, Medina de Pomar eta Eskurtze parkea: 51 g
  • Ibilbidea: Eskurtze, Salou, Moncada eta Severo Unzue kaleak: 82 g
  • Ibilbidea: Kirikino kalea: 47 g