Liburutegi zerbitzua

Liburutegia liburuak irakurtzeko, ikasteko eta maileguan hartzeko lekua da, eskola orduetan eta arratsaldean. Liburuak, aldizkariak eta eguneko prentsa dago.

Horretaz gain, pasa den urtetik musika gela bezala erabiltzen dugu DBHko ikasleentzat.

Maiatzean, ostegun arratsaldez irekita dago 15:30etatik 17 arte.

Kulturarekin eta liburuekin lotutako hainbat jarduera ere egiten dira: ipuin-kontalariak, irakurketak, erakusketak, autoreen bisitak, jolasak...

Jolasaldietan, berriz, ludoteka bihurtzen da eta mahai-jokoak eskaintzen dira.
 

 

Liburu-maileguak egiteko ordutegia: maileguak egunero egiten dira atsedenaldietan, 11etatik 11:30ak arte asteazkenetan izan ezik.

Eskura ditugun liburuak zein diren jakiteko, sakatu beherago aurkituko duzun esteka. Maileguak 15 egunetarako izaten jarraitzen dute, eta eskaera bidez luza daitezke.

Kontsultarako dauden baliabide zerrenda: