24-25 ikasturterako Heziketa Zikloetarako izen-ematea

 
Izen-ematea:

- Ikastetxean bertan maiatzaren 6tik 24ra arte, biak barne

- Online eskabideak, maiatzaren 24ra arte

Espediente akademikoa edo baliokidea emateko epea:

 Ekainaren 28ra arte

Behin-behineko zerrendak:  uztailaren 5a
Behin-behineko zerrendei erreklamazioak:  uztailaren 10eko 12:00ak arte
Behin-betiko zerrendak:  uztailaren 11a

IKASTETXE BATEAN EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK BERTAKO IDAZKARITZA IREKITA DAGOEN ORDUTEGIAN EGIN BEHARKO DIRA (Eskurtzeko idazkaritza-ordutegia)

Prozesuan onartutako ikasleek eta prozesu horretan parte hartu behar ez dutenek (maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen diren ikasleek) egutegian zehaztutako egunetan egin beharko dute matrikula. Bestela, esleitutako plazari uko egin diotela ulertuko da.

Derrigorrezko dokumentazioa:
  • NANaren fotokopia
  • Ikasketa agiriaren fotokopia:
    • Erdi Mailarako: DBHko historiala (edo baliokidea)
    • Goi mailarako: Batxilergoko historiala (edo baliokidea)
  • Haur hezkuntza eleanitza: Hizkutza Eskolako B2 edo First Certificate agirien fotokopia

24-25 ikasturterako Heziketa Zikloetarako matrikulazioa

Ikastetxe berean maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen direnek ekainaren 3tik 28ra, biak barne, egin beharko dute matrikula, ikastetxeko idazkaritza irekita dagoen ordutegian.

Matrikulazio datak:

  • Ohiko epea I fasea: uztailaren 11tik 15eko 14:00ak arte
  • Ohiko epea II fasea: uztailaren 17a
  • Ohiko epea III fasea: uztailaren 19tik 22ra, biak barne
  • Ezohiko epea: uztailaren 23a eta 24a eta irailaren 2tik urriaren18ra, biak barne

Matrikulazioan ekarri beharreko dokumentazioa:

  • 2 argazki atzealdean izen-abizenak eta kurtsoa idatzita.
  • Aurrezki libretaren fotokopia, zenbakia eta titularra agertzen den orrikoa edo Banku-titulartasunaren ziurtagiria (CTB). Beharrezkoa da beka kobratzeko edota materialen ordainketa helbideratua egiteko.
  • Ordainketa helbideratua ez bada aukeratzen, materialen kontzeptuan eginiko Lankide Aurrezkiko ordainagiria.