Proiektu europarrak eta Mugikortasun proiektuak

Azken urteetan Eskurtze BHI institutuak Internalizazio deialdietan hartu du parte ikasle zein irakasleekin, bai zuzenean, eta baita Lanbideren bitartez ere.

Gure Automozio, Haur Hezkuntza, Ibilgailu Automobilen Elektromekanika eta Pertsonei Arretako ikasleek euren praktika aldia atzerrian egin izan dute 12 astez, martxotik maiatzera bitartean.

Egonaldi hauen helburua, praktikak egiteaz gain, zera da:

  • Euren ikasketen lan arloko eremua sakonago ezagutzea
  • Atzerriko enpresekin elkarlanean aritzea.
  • Europar izatearen zentzua gehitzea.
  • Toki eta egoera desberdinetan mugitzen ikastea.


Guzti honek pertsonaren ahalmenak gehitzen laguntzen du bizitza profesionalerako tresnak emanez.

Erasmus karta
Eskurtze BHIko politika

17-18 ikasturtea

2017-18 ikasturtean, Haur Hezkuntzako 9 ikaslek LPa egin dute Finlandian, Italian, eta Alemanian, eta Automozioko ikasle batek Krakobian, Polonian. Praktikaldiaren iraupena 12 astekoa da. Haur Hezkuntzaren kasuan praktikak haur eskoletan egiten da, zenbait kasutan elebidunetan, Berlinen bezala. Parte-hartzaileek beti baloratu dute ekintza hau oso positiboki, bai ikasleek, baita enpresek ere eta batzuetan lan-kontratu bat lortzen dute.


Menpekotasunean dauden pertsonei arretako bi ikasle Florentzian eta Fabrianon (Italia) egon dira, eta Elektromekanikako beste bi Polonian eta Italian. Erdi-mailako lau ikasle hauek LPa Ikaslanen beken bidez egiten dute.


Era berean, irakasleen formaziorako mugikortasun ekintzetan ere urtero parte hartzen dugu. Aurten Haur Hezkuntza Departamenduko bi irakaslek Berlinen egin dute kurtso bat aste betez.

erasmus

 


ikaslan

 

Erasmus + programa

  • 2019/10/17 |
 

Erasmus+ bileran parte hartzen ari gara. Aurten Leganesen dagoen CarlosIII unibertsitatko auditorioan gaude eta ikasturte honetako deialdian  dauden berrikuntzak ikusiko ditugu bi egunetako topaketa honetan.

KOMPAR lan taldeko bilera MEKA-Elgoibarren

  • 2019/06/12 |

Meka 01

Meka 03

MEKAn (Elgoibar), ekainaren 12an, KOMPAR-a mugaz haraindiko lantaldearen osoko bilera ospatu da. Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa eta Akitaniako ikastetxeak lan egiten ari dira eremu sozialean enplegagarritasuna errazteko asmoz. Honetarako bi herrialdeetako konpetentziak aztertzen dihardute. Lan talde bakoitzak proiektu osoan burututako jarduera guztien ebaluazioa egin du.

KOMPAR lan taldeko bilera AFEC BAYONNEn

  • 2019/01/31 |

kompar 1

Bayonne AFEC-ean (Frantzian), urtarrilaren 31an, KOMPAR-a mugaz haraindiko lantaldearen osoko bilera ospatu da. Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa eta Akitaniako ikastetxeak lan egiten ari dira eremu sozialean enplegagarritasuna errazteko asmoz. Honetarako bi herrialdeetako konpetentziak aztertzen dihardute. Gainera, lan-talde bakoitzak proiektu komunak prestatzeko proposamenak egiten ditu, parte hartzen duten ikastetxe guztietako ikasleek lankidetzan lan egin dezaten, aurrez aurre eta/edo modu birtualean.

PyireneFP: Mugaz bestaldeko eremu berriak eraikitzen

  • 2018/05/28 |

logo

sdf  sdf sdf asdf sdfs dfasdfasd fsdf asdfasdf asdfs dfad sfasdfs as sdf  sdf sdf asdf sdfs dfasdfasd fsdf sdfs as

pyrenee 3 

pyrenee 2
ESKURTZE BHIk PyireneFP izeneko proiektu bat garatu du, Haur Hezkuntza zikloko ikasleekin. “Mugaz bestaldeko eremu berriak eraikitzen” izena duen proiektu honen helburua  zikloko ikasleen lan merkatura sartzea hobetzea da, Lan Prestakuntza atzerrian burutzeko mugikortasunaren bidez eta bi jarduera pedagogikoaren bitartez. Proiektua Iparraldean zein Katalonia Iparraldean burutu da.
Proiektu honek finantzatu dituen jarduerak honako hauek izan dira:
  • Hendaiako Udaletxera bisita bat eta bertoko zein Baionako haur-eskoletara.
  • Hilabeteko praktikaldia Hendaian, Baionan eta Miarritzen.
  • Aste beteko bisita Katalunia Iparraldean dagoen Perpignaneko haurtzarorako egituretara, bai hezkuntza formalean zein ez-formalean.
Pyrenee 1
 

Hendaiako eta Baionako haurreskolak ezagutzeko irteera

  • 2017/10/05 |

hendaia_01
Eskurtze Institutuko Haur Hezkuntza 2.mailako ikasleak eta irakasleek aukera izan genuen urriaren 5ean Hendaiako eta Baionako haurreskola batzuk bisitatzeko. Goizean goiz Hendaiako udaletxean harrera egin ziguten  bertako alkate eta alkate ordeak, ondoren gosari eder batera gonbidatuz. Jarraian bertako haurreskolak bisitatu genituen batzuk eta besteak Baionako haurreskoletara joan ziren.
hendaia_02