IKT (Informaziorako eta komunikaziorako tresnak)

 

Logo centro modelo TIC

Eskurtze BHIak IKTen alorreko heldutasun-ereduko maila ertaineko akreditazioa lortu zuen 2014an, Berritzeguneko aholkulariak ikastetxea ebaluatu ondoren. 2016an berriro berritu zuen.

 

"Ikasgela digitalizatzeko" maila ertain horrek zera esan nahi du:

  • Ikasgai bakoitzean IKTen eta Interneten erabilera, bereziki, orokortuta dago, eta ikasgelek hornidura teknologikoa dute, egunero erabili ahal izateko.
  • Espazio-denbora kontzeptua eskola-ordutegitik harago doa, eta, beraz, hezkuntza-plataformak erabiliz (gure kasuan, Moodle eta Google Drive, blogez, intranet-extranetez eta abarrez gain), ikasgela kanpora zabaltzen da.
  • Ikasleek eta familiek on line eskura dezakete ikastetxeko edo irakasgaietako informazio jakin bat, adibidez, ikastetxeko webgunearen edo Ikasleen Atariaren bidez, ikasleentzat eta/edo familientzat.

 

 

IKT Plana 20-21

Hauek dira Eskurtze BHIan IKTak garatzeko ezarritako ildo nagusiak:

  • Metodologia, teknologia, material eta baliabide digitalen erabilera bultzatzea, ikasgelan irakasteko eta ikasteko prozesuan.
  • Irakasteko eta ikasteko prozesuan material eta baliabide digitalak egin daitezen eta ikasgelan erabil daitezen sustatzea; material horiek guztiak jabari publikokoak izango dira.
  • Aldaketa metodologikoa gauzatzeko behar den prestakuntza teknologikoa eta pedagogikoa ematea.


Ikasturte honetarako helburuak honako hauek dira:

1. Ikastetxeko azpiegitura informatikoa hobetzea.

  • Wifi sarea mantentzea eta hobetzea, estaldura globala bermatuz
  • Gailu mugikorretarako VPN sarbideak
  • Informatika-gela finkoak gela mugikorretara aldatzea:
  • Gela mugikor berria, DBHko ikasleek erabiltzeko 25 eramangarrirekin
  • Bi gela mugikor berri jartzea, 50 Chromebookekin,  DBHko ikasleek erabiltzeko.
  • Pertsonei Arretako ikasleek erabiltzeko Chromebooken kopurua handitzea (50 gehiago)
  •  

2. IKTak irakaskuntzan erabiltzeko prestakuntza eta jarraipena.

IKTen erabilera irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuetarako bitarteko gisa sustatze aldera, honako hau proposatzen dugu:

  • Ikaskuntza-ingurune birtualen erabilerari buruzko animazioa eta prestakuntza: Google Classroom
  • Prestakuntza Googleren beste tresna batzuetan, hala nola formularioak, Google Sites
  • Prestakuntza Moodle plataforman, Haur Hezuntzako irakasleentzat